2026/08/27 Munduko Aerobik Txapelketa etxean jokatuko da! Irailaren 4tik 13ra bitartean, Iruñea gimnasia aerobikoaren munduko epizentroa izango da, Munduko XIX. Txapelketaz gain (irailaren 11tik 13ra), Junior Munduko II. Txapelketa eta Gazteen Munduko Txapelketak (irailaren 4tik 6ra) hartuko baititu. Espainiako Gimnastia Errege Federazioak eta Nazioarteko Gimnasia Federazioak antolatutako ekitaldiak elitea eta gimnasten belaunaldi berriak bilduko ditu, ia bi astez luzatuko den lehiaketa batean, eta 40 herrialdetatik etorritako 1.000 kirolari baino gehiago izango dira. Nafarroa Arena pabiloian izango gaituzue zain! Informazioa: Juniorren Gimnasia Aerobikoko Munduko II. Txapelketa eta Gazteen Gimnasia Aerobikoko Munduko Txapelketan XII. edizioa: https://www.navarrarena.com/es/agenda/2026-09-04/2nd-aerobic-gymnastics-junior-world-championships-12th-aerobic-gymnastics-youth Gimnasia Aerobikoko Munduko XIX. Txapelketa: https://www.navarrarena.com/es/agenda/2026-09-11/19th-aerobics-world-championships-2026 Berri guztiak